1. Zer da Amovens? Zer abantaila eskaintzen ditu autoa partekatzeak?
  2. Zer kasutan erabil daiteke Amovens?
  3. Nola funtzionatzen du Amovensek?
  4. Partekatutako autoz bidaiatzen dudalarik, asegururen batek estaltzen al nau istripurik izanez gero?
  5. Zer egiten du Amovensek nire datu pertsonalekin?
  6. Amovensek erabiltzaileei proposatzen dien carpooling-zerbitzuak ba al du kosturik?
  7. Zertan oinarritzen da Amovensen argitaratzen diren bidaien prezioa?
  8. Partekatutako bidaia baten iragarki bat ikusi dut eta Amovensen arauak ez dituela betetzen iruditu zait. Zer egingo dut?

Zer da Amovens? Zer abantaila eskaintzen ditu autoa partekatzeak?

Amovens es una plataforma online que pone en contacto a conductores y pasajeros que viajan a un mismo destino para que compartan coche y gastos, realizando el trayecto de manera más económica, más ecológica y más social. Además de ser una de las alternativas de transporte más económicas en la actualidad, se reducen las emisiones de CO2 que emitimos a la atmósfera y se crea un sentimiento de comunidad buscando el compañerismo y el ahorro común.

Gora itzuli

Zer kasutan erabil daiteke Amovens?

Amovensen autoa partekatzeko zerbitzua edonork balia dezake, adin nagusikoa bada, edozein motatako bidaia egin behar duenean: bai autoan tokia libre duten gidariek, bai toki horiek behar dituzten bidaiariek.

Amovens.com plataforma publikoa bereziki bidaia luzeetarako da egokia (asteburuko bidaiak, oporrak edo edozein joan-etorri puntual), baina autoa parteka daiteke, halaber, aldizkako ibilbide laburragoetan ere, hau da, astean behin edo gehiagotan egiten direnak. Horrelako bidaietarako, Amovensek badu Konponbideak enpresa, erakunde, ekitaldi eta elkarteei zuzenduta, erakunde horietako langileek edo bertaratuek merkeago bidaiatzeko aukera izan dezaten, auto-ilarekin eta aparkatzeko tokirik ezarekin loturiko arazoak saihestuta.

Gora itzuli

Nola funtzionatzen du Amovensek?

Argitaratu bidaia bat

Gidari nahiz bidaiariek argitara dezakete bidaia, eta ibilbide bera egin behar duten erabiltzaile interesdunak tokiak erreserbatzeko edo eskaintzeko harremanetan jartzeko aukera izango dute. Argitaratu bidaia bat, hainbat aukera hauta ditzakegu: zer autotan bidaiatuko dugun (gidariak), abiapuntuko eta helmugako hiriak eta bidean nondik igaroko garen, bai eta bidaiaren maiztasuna, data, prezioa eta lehentasunak ere.

Bilatu bidaia bat

bilatu partekatutako autoz egiteko bidaia bat(e)rako, egin nahi dugun bidaiaren abiapuntua eta helmuga baino ez ditugu sartu behar. "Bilaketa aurreratua" atalari esker, emaitzak egunaren, orduaren eta libre dauden tokien arabera iragaz ditzakegu. Harremanetan jartzeko bi aukera daude: bidaia-lagun izatea nahi duzun horri mezu pribatu bat bidaltzea edo telefonoz deitzea (baldin eta erabiltzaileak telefono-zenbakia egiaztatua badu eta Amovenseko kideen deiak hartu nahi baditu). Zure telefono-zenbakia gehitzeko, "Nire profila" erlaitzetik egin dezakezu.

Ordaintzeko modua

Bidaia-eskaerak email eta/edo SMS bidez jakinarazten dira eta onartu edo ukatu egin daitezke.

Gora itzuli

Partekatutako autoz bidaiatzen dudalarik, asegururen batek estaltzen al nau istripurik izanez gero?

Dakizunez, gure zerbitzuaren bitartez autoa partekatzen duten gidari guztiei erantzukizun zibileko asegurua egunean izatea eskatzen die Amovensek. Horrek esan nahi du gidariek, gutxienez, Erantzukizun Zibileko Nahitaezko Asegurua izan behar dutela, hau da, "Hirugarrenen Asegurua", autoaren gidariak hirugarrenei eragin diezazkiekeen kalteak estaltzeko (beraz, autoan doazen bidaiariak ere barnean hartzen ditu). Era berean, gidariak Erantzukizun Zibileko Borondatezko Asegurua baldin badu, hau da, "Arrisku orotarako asegurua", oro har, hirugarrenek eta/edo bidaiariek jasandako kalteak barnean hartzen direla esan nahi du, gidariaren kalteekin batera.

Dena den, zure aseguru-poliza arretaz irakurtzeko gomendatzen dizugu, zer sartzen zaizun jakiteko. Eta gogoan izan Amovens bitartekari baino ez dela, erabiltzaileek bidaia-gastuak partekatzeko modu erraz bat eskainita. Hartara, erabileraren baldintza orokorrak betetzen badira eta, beraz, erabiltzaileek bidaia-gastu horiek soilik partekatzen badituzte, bidaiariak estalita egongo dira, gastu horiek ordaintzen laguntzen duten lagun eta/edo ezagun izango balira bezala. ECIJA(r)en aholkularitza juridikoarekin.

Gora itzuli

Zer egiten du Amovensek nire datu pertsonalekin?

Amovens Soluciones S.L. enpresak datu pertsonalak eskatu ditu baina partekatutako autoz bidaia bat egingo duten plataformaren erabiltzaileen segurtasunagatik egiten du hori. Datuak modu konfidentzialean tratatzen dira beti eta ez dira hirugarrenei lagatzen, ez eta berezko jarduerarenak ez diren bestelako xedeetarako erabiltzen ere. Amovens Datuak Babesteko Espainiako Bulegoan erregistratuta dago eta Izaera Pertsonaleko Datuak Babesteari buruzko Lege Organikoa zorrotz betetzen du.

Gora itzuli

Amovensek erabiltzaileei proposatzen dien carpooling-zerbitzuak ba al du kosturik?

Amovens plataformaren erregistroa eta erabilera doan da erabiltzaileentzat eta partekatutako autoa garraiobide alternatibo eta jasangarri bihurtzea du xede. Auto batean toki bat edo gehiago eskatzean, Amovenseko erabiltzaileak bidaia ordaintzeko konpromisoa hartzen dute

Plataforma publikoaz gain, Amovens.com, Amovensek badu Konponbideak enpresa, erakunde eta ekitaldientzat, eta erakunde bakoitzaren premietara egokitzen dira, langileei eta/edo bertaratuei autoa partekatzearen abantaila guztiak eskaintzearren: dirua aurreztea eta ingurumenari kalte gutxiago egitea, trafikoa murriztea eta esparruaren inguruan aparkatzeko arazorik ez izatea.

Gora itzuli

Zertan oinarritzen da Amovensen argitaratzen diren bidaien prezioa?

Bidaia bat argitaratzean, Amovensek bidaia bakoitzerako gutxi gorabeherako prezio pertsonalizatu bat iradokitzen du eta hori kalkulatzeko faktore hauek hartzen ditu kontuan: ibilbidearen distantzia, erregaiaren egungo prezioa eta ibilgailuaren balizko amortizazio-kostuak. Hala ere, bidaia argitaratzen duen gidariak edo bidaiariak prezio hori % 100 alda dezake; gutxi gorabeherako kalkulu hori erabiltzaileari abiapuntu bat emateko egiten da, plataforma erabiltzea errazagoa izan dakion.

Gora itzuli

Partekatutako bidaia baten iragarki bat ikusi dut eta Amovensen arauak ez dituela betetzen iruditu zait. Zer egingo dut?

Plataformaren erabilera-arauekin loturiko irregulartasunen bat edo iragarki edo jokabide desegokiren bat detektatzen baduzu, arren, jakinaraz iezaguzu helbide honetara mezu bat bidalita: contacto[@]amovens.com.

Gora itzuli