Ezagutu ezazu

Amovens, antzeko bidaiak egiten dituzten pertsonen artean autoa partekatzea ahalbidetzen duen doako plataforma bat da. Bidaiak erreserbatzeko web orrialde baten moduan funtzionatzen du (hegazkin edo tren txartelak balira bezala), baina kasu honetan erreserbatzen direnak auto eserlekuak dira, Amovens-en erabiltzaileek eurek eskainiak nahiz eskatuak. Bilatzaile bizkor bati esker, azkar eta modu eraginkorrean aurkitu daitezke bilatzaile horretan sartutako bilaketa irizpideen (jatorria eta norakoa) araberako bidaiak.

Amovens-ek bere erabiltzaileen artean autoetan lekua erreserbatzeko harreman konfidentziala ahalbidetzen du. Horrela, ez da beharrezkoa datu pertsonalak ematea lekuak iragarri edo eskatzen direnean. Harreman guztiak barnean egin daitezke, erregistratutako erabiltzaileen

Autoa partekatu daiteke eguneroko joan-etorrietan (adibidez, lanera edo unibertsitateara joan eta itzultzeko), edo bidaia luzeago eta puntualetan (adibidez, elkarrengandik urrun dauden bi herri edo hirien arteko ibiltarte bat).

Plataformak behar bezala funtzionatzeko, beharrezkoa da erabiltzaileek Amovens-en 10 manuak betetzeko konpromisoa hartzea. Arauok, Amovens-en autoa partekatzeko zerbitzua erabiltzeko halabeharrez errespetatu behar dira.

Zergatik partekatu autoa Amovens-ekin?

Amovens plataformak autoa partekatzeko konfiantza eta segurtasun handiagoa ematen du, erabiltzaileen segurtasuna sustatzen duten tresnei esker, barne mezuak, esaterako. Hauei esker ez da beharrezkoa datu pertsonalak ematea, bidaietarako lekuak iragartzea edo eskatzea, edo ibilgailuen matrikulekin eta telefono mugikorrarekin erregistratzea, web orrialdean alta ematean. Gainera, plataformaren erabilera erraza eta intuitiboa da.

Nola funtzionatzen du?

Amovens-en plataformak bidaiak erreserbatzeko web orrialde baten moduan funtzionatzen du (adibidez, hegazkin edo tren txartelak balira bezala), baina kasu honetan bidaiak partekatutako autoan dira eta ibiltarteen eskaintzak erabiltzaileek eurek argitaratzen dituzte. Bidaiarako lagunak aurkitzeko gure bilatzailea erabili besterik ez da egin behar, bilaketarako irizpideak adieraziz: datak, jatorria eta norakoa; horrela, irizpide horietara gehien egokitzen diren emaitzak “Bidaia fitxak” moduan erakutsiko dira. Fitxa horietan ibiltarteari buruzko informazio guztia agertzen da, xehetasunak barne: bidaian zehar erre edo jan daitekeen, hori argitaratu duen pertsonaren iruzkinak eta abar.

Erabiltzailearen beharretara egokitzen den eskaintzarik aurkitu ez bada, honek bidaia iragarki bat argitaratu dezake bere ezaugarriekin, bai gidari gisa bai bidaiari gisa,

Oraindik zalantzaren bat al duzu autoa partekatzeko moduari buruz? Maiz egiten diren galderak.

Funtzionamenduari buruz informazio gehiago eskatzeko: contact[@]amovens.com