1. SARRERA ETA KONPAINIAREN DATUAK

1.1. Dokumentu hau Lege Ohartzat eta Erabilera Baldintzatzat hartu behar da (hemendik aurrera, “Erabilera Baldintzak”) eta www.amovens.com URLan kokatutako webgunerako sarbidea, nabigazioa eta erabilera arautuko dute, bai eta “Amovens” aplikazioarena ere edozein gailutan, eta AMOVENS SOLUCIONES, S.L. (aurrerantzean, “Amovens”) enpresarena den edozein software eta/edo garapen ere.

1.2. Amovens erakundea da; bere IFKa B-85636579 da eta egoitza soziala Juan de Mena kalea 25, 28014, Madril; Madrilgo Merkataritza Erregistroan erregistratuta dago (26.430. liburukia, 141. liburua, 8. sekzioa, M-476302 orrialdea, 1. erregistroa).

1.3. Amovensekin zuzenean edo modu eraginkorrean komunikatzeko, honako helbide elektroniko honetara idatz dezakezu: [email protected]; edo bestela, hona hemen telefono-zenbakia:902 570 598.

2. HELBURUA ETA APLIKAZIO EREMUA

2.1. Amovensen zerbitzuak baliatzen badira webgunearen bidez edo Amovensek prestatutako bestelako baliabide digitalen, euskarrien edo gailuen (oro har, “Plataforma”) bidez, horrek esan nahi du Erabilera Baldintza hauek onartzen direla, bisitaria, erregistratutako erabiltzailea edo Amovens Pro zerbitzuen bezeroa izanik ere. Horregatik, Erabilera Baldintza hauek irakurtzea komeni zaizu eta, zalantzarik izanez gero, jar zaitez gurekin harremanetan argitzeko: [email protected] Azaldutako baldintzekin ez bazaude ados, mesedez ez zaitez sartu eta ez ezazu nabigatu edo erabili gure Plataforma.

2.2. Amovensek Erabilera Baldintza hauek noiznahi alda ditzake arrazoi teknikoengatik, Amovensen zerbitzuak edo aplikatu beharreko araudia aldatu direlako, edo aplikatu beharreko kode tipoen ondoriozko aldaketengatik edo, hala badagokio, erabaki korporatiboengatik. Horrelakorik gertatuz gero, aldaketaren berri emango da Plataformaren bitartez. Kasu horretan, Amovensen zerbitzua erabiltzen jarraitzen baduzu, egindako aldaketak onartzen dituzula esan nahiko du. Egindako aldaketekin ez bazaude ados, Plataforma erabiltzeari utzi beharko diozu.

2.3. Amovensek Erabilera Baldintza hauek osa ditzake Plataformaren bidez eskain ditzakeen zerbitzu edo produktu jakin batzuen (doakoak edo ordainpekoak) erabilera arautuko duten baldintza berezien bitartez. Izan ere, eduki jakin batzuetan sartzea eta zerbitzu edo produktu jakin batzuen erabilera baldintza berezien eraginpean egon daitezke eta, kasuan kasu, Erabilera Baldintza hauek ordeztu, osatu eta/edo aldatuko dituzte.

3. PLATAFORMAN SARTZEA ETA ERREGISTRATZEA

3.1. Plataformarako sarbidea libre eta doan da. Dena den, Amovensen zerbitzu jakin batzuk eskuratzeko Plataformaren bitartez erregistratu egin beharko duzu. Plataforman erregistratutako erabiltzaileen sarbideari dagokionez, segurtasuna bi aukeren bitartez egituratzen da: 1) zure helbide elektronikoa eta zuk hautatutako pasahitza jar ditzakezu, edo 2) Plataforman eskaintzen diren hirugarrenen konektatzeko sistemekin (adibidez: Facebook Connect); kasu horretan, sistema horien erabilera-baldintzak eta pribatutasun-politika aztertzeko gomendatzen dizu Amovensek, Amovens ez baita horien segurtasunaren erantzule. Bisitari bat Plataforman erregistratzen denean erabiltzaile bihurtzen da (hemendik aurrera “Erabiltzailea”).

4. AMOVENS ERABILTZEKO ARAUAK

4.1. Amovens merkataritza-erakunde bat da eta sozietatearen helburuari dagozkion jardueren artean, besteak beste, plataforma interaktiboak garatzen eta ustiatzen ditu (honako hauek barnean hartzen ditu, baina ez horiek bakarrik: webguneak, gailu mugikorretarako aplikazioak eta softwarea); plataformak askotariko erabiltzaileei zuzendutakoak izaten dira (norbanakoak edo merkataritza-erkundeak edo erakunde publiko nahiz pribatuak) eta antzeko ibilbideak egiten dituztenen artean autoa partekatzeko aukera (hemendik aurrera, “Carpooling-a”) ahalbidetzea da gure xedea.

4.2. Amovensek ez du bere gain hartzen Erabiltzaileek Plataformaren bitartez eskaintzen dituzten carpooling-zerbitzuen gauzatzea, titulartasuna, ez eta ematea ere, ez Erabiltzaileen aurrean, ez hirugarrenen aurrean.

4.3. Ildo beretik, Amovensek soilik bitartekotza-zerbitzuak eskaintzen dituela ulertzen eta onartzen duzu, partekatutako autoz bidaia jakin bat egin nahi duten Erabiltzaile erregistratuak elkarren artean harremanetan jartzeko aukera eskainita. Partekatutako autoz bidaiatzea Erabiltzaileek aldez aurretik lortutako akordioaren emaitza da; Erabiltzaileek euren erantzukizunpean jarduten dute. Beraz, ez da Amovensen erantzukizun izango Erabiltzaile gidariak proposatu eta Erabiltzaile bidaiariak onartu duen bidaia benetan gauzatzea edo ez gauzatzea; izan ere, Amovensek proposatzen duen zerbitzua bitartekotza baino ez baita.

4.4. Erabiltzaileak Plataformaren bitartez harremanetan jartzeko zerbitzu orokorra doan da erabiltzaileentzat. Alabaina, Amovensek ordainpeko zerbitzuak ere baditu eta, gainera, Erabiltzaileei zerbitzu berriak eskaintzeko eskubidea ere izango du, doan edo ordainduta.

Noiz edo noiz, Amovensek tarifikazio gehigarriko zerbitzuak eskain ditzake telekomunikazio-arloko ahotz-zerbitzuetan. Erabiltzaileei jakinarazten zaie zerbitzu jakin batzuek berariazko kostua izango dutela Erabiltzaileentzat; zerbitzu horiek eskuratzeko kode jakin bat (807) markatu behar da. Amovensek gai horri buruz indarrean dagoen legeria betetzen du eta, bereziki, honako arau hauek: (i) PRE/361/2002 Agindua, otsailaren 14koa, Telekomunikazioen Lege Orokorraren lll. titulua garatzen duen 1736/1998 Errege Dekretuaren IV. titulua garatzen duena, erabiltzaileen eskubideei eta tarifikazio gehigarriko zerbitzuei dagokienez; eta (ii) 2004ko irailaren 15eko Ebazpena, Telekomunikazioetako eta Informazioaren Gizarterako Estatuko Idazkaritzarena, Tarifikazio Gehigarriko Zerbitzuak emateko Jokabide Kodea argitaratzea agintzen duena. Erabiltzaileek une oro izango dute tarifikazio gehigarriko zerbitzu horien kostuaren berri; izan ere, zerbitzu horretara iristeko eta zerbitzu hori iragartzen den toki guzti-guztietan adieraziko da.

Era berean, aldez aurretik ordainduz gero, “Amovens Pro” zerbitzuak zera eskaintzen die erakunde publiko eta pribatuei, erakundeko langileek, funtzionarioek edo erakundearekin loturiko pertsonek Plataforma erabiltzeko aukera. “Amovens Pro” zerbitzua kontratatu nahi baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan: [email protected]

4.5. Amovensek carpooling-a erabiltzeko jarraibideak finkatzea erabaki du; Erabiltzaileen jokabide-kodetzat har daiteke eta jarraibide horiek betez gero, zerbitzua behar bezala garatuko dela bermatzen da. Hala ere, Amovensek ez du inolako erantzukizunik hartzen bere gain Erabiltzaileen edo hirugarrenen aurrean, Carpoolilng-aren erabilerari dagokionez:

  • 4.5.1 Puntualtasuna: Erabiltzaileek elkarrekin adostutako ordutegia errespetatzea funtsezkoa da carpooling-ak ongi funtzionatzeko eta konfiantza emateko. Amovensek ez ditu bere gain hartuko gidariaren nahiz bidaiariaren puntualtasunik ezaren ondorioz sor daitezkeen kalteen erantzukizunik; halaber, ez da bere erantzukizuna azken unean carpooling-a ez egiteko erabakia hartzea ere.
  • 4.5.2 Bidaian izandako aldaketak: Hasteko, bidaiaren plaza-eskaintza eta baldintzak aldaezintzat hartu behar dira, fidagarritasun handiagoa bermatzearren. Hala ere, jakin badakigu ezustekorik gerta daitekeela; beraz, Amovenseko Erabiltzaileei gomendatzen diegu aldeen artean adostutako bidaian ezinbesteko aldaketaren bat gertatuz gero lehenbailehen jakinarazteko eta inoiz ez erabakitako hitzordurako 24 ordu baino gutxiago falta direnean. Amovensek ez du bere gain hartuko bidaian gerta daitezkeen aldaketen erantzukizuna, ez eta aldaketa horien ondorioena ere.
  • 4.5.3 Erabakitako ibilbideari eutsiko zaiola berrestea: Erabiltzaile batek Amovensen partekatutako autoaren esparruan iragarki bat jartzen badu, iragarki horrek egiazkoa izan beharko du eta iragarleak bidaiari hori argitaratutako iragarkian zehaztutako baldintzen arabera egiteko konpromisoa hartzen du. Halaber, Erabiltzaile batek argitaratutako iragarki bati erantzun eta Erabiltzaile iragarlearekin harremanetan jartzen bada, bidaia iragarkian deskribatutako eta elkarren artean adostutako baldintzetan egiteko konpromisoa hartzen du.
  • 4.5.4 Segurtasuna: Segurtasunari dagokionez, Amovensen Erabiltzaileen konpromisoa bikoitza da: alde batetik, autoak bidaia mota hori egiteko beharrezkoak diren segurtasun-baldintzak betetzeko konpromisoa hartzen dute gidariek Amovensekin eta gainerako Erabiltzaileekin, asegurua egunean dutela eta zentzuz gidatuko dutela bide-segurtasuneko arauei jarraiki, eta legearen eta gizalegearen parametroen barruan jokatuko dutela; bestetik, Erabiltzaile bidaiariek ez dute substantzia edo objektu arriskutsu edo legez kanpokorik eraman behar bidaian, eta gidariak bezalaxe, legearen eta gizalegearen parametroen barruan jokatzeko konpromisoa hartu behar dute Amovensekin eta gainerako Erabiltzaileekin. Amovensek gogorarazten dizue bidaiariek eta gidariak goian aipatutakoa frogatzeko dokumentuak erakusteko eska diezaioketela beste aldeari. Amovens ez da izango goian aipatutakoa ez betetzearen ondoriozko gorabeheren erantzule, inolaz ere, ez eta Erabiltzaileen arteko harremanen erantzule ere, ezein mailatan.
  • 4.5.5 Erosotasuna: Bidaia ahalik eta erosoen egitearren, ibilgailuak ordenarekin eta higienearekin loturiko baldintza egokienak betetzen dituela bermatu beharko luke gidariak. Era berean, bidaiariek bidaian autoa egoera horretan izateko konpromisoa hartu behar dute.
  • 4.5.6 Jokabidea: Bidaia osoan adiskidetasunez eta errespetuz jokatu behar da.
  • 4.5.7 Ordainketa: Bidaiariak gastuetan parte hartu behar du abiatu aurretik adostutako zenbatekoaren arabera; diru-kopuru zehatza eramatea gomendatzen da. Erabiltzaile gidariak Erabiltzaile bidaiariei eska diezaiekeen partaidetza ekonomikoa gastuen zati bat izango da (erregaiaren, bidesariaren eta autoaren mantentze-lanen, balio-galeraren eta aseguruaren zati proportzionala). Erabiltzaile gidariak ezin izango du bidaiarengatik etekin ekonomikorik atera, inolaz ere.
  • 4.5.8 Erantzukizuna: Goian aipatu ditugun aurreikuspena eta/edo Amovensen finkatutako edozein erabilera-arau betetzen ez bada, arau-hauslearen banako erantzukizuna sorraraziko da kaltetuei dagokienez, betiere ordenamendu juridikoari jarraiki. Amovensi ezin izango zaio, inolaz ere, erantzukizunik eskatu Erabilera Baldintzak –orokorrak edo bereziak– eta Amovensek, Carpooling-zerbitzuan bitartekari den aldetik, finkatutako edozein erabilera-arau betetzen ez bada.
  • 4.5.9 Balioespenak: Amovensen sistemaren funtzionamenduaren oinarria balioespen-sistema da; beraz, Amovensen Erabilera Baldintzak onartuz gero, bidaiei buruzko balioespenak eta iruzkinak Plataforman argitaratzea onartzen da, betiere zuzentasunez eta iraindu gabe. Iruzkin eta balioespen horiek erabiltzaileen historia osatuko dute eta beste Erabiltzaileentzat orientazio-tresna izango dira, ibilbidea partekatzeko gidari edo bidaiari bat aukeratzeko garaian; beraz, oso garrantzitsuak dira.

4.6. Bitartekotza-sistemak behar bezala funtziona dezan, bidaiaren balioespena beti egitea gomendatzen dugu: bidaia errepikatu nahi izanez gero, iritzi positiboa eman edo, bestela, Erabiltzaile horrekin berriz bidaiatzeko asmorik ez baduzu, iritzi negatiboa eman. Hori horrela dela, aurreko baldintzen ez-betetze txikiak gertatuz gero, horiek konpontzeko aukera ona izaten da arazoa zehatz-mehatz adierazten duen iritzia argitaratzea.

4.7. Ingurumenari dagokionez, Erabiltzaile gidariek modu eraginkorrean gidatzeko konpromisoa hartzen dute, ingurumen-kalitatea errespetatuta.

5. PLATAFORMA ERABILTZEKO ARAUAK

5.1. Ez da zilegi eta, beraz, horren ondorioak zeure erantzukizun izango dira, Plataforman sartzea edo Plataforma erabiltzea legez kanpoko edo baimendu gabeko xedeetarako, helburu ekonomikoa izan ala ez izan; zehazkiago, honako hauek debekatuta daude (zerrenda ez da absolutua):

  • Plataforma edo bertako edukiak legez kanpoko xedeetarako erabiltzea;
  • Plataforma behar ez bezala erabiltzea, bere funtzionaltasunean edo hirugarren baten ordenagailuan kalteak, etenak, eraginkortasunik ezak edo akatsak eragin ditzakeen edozein modutara;
  • Plataforma edozein birus, kode maltzur edo bestelako programa edo fitxategi kaltegarriren bat transmititzeko, instalatzeko edo argitaratzeko erabiltzea, bai eta material beltzailea, iraingarria, arrazista, oiesa, laidogarria, pornografikoa, lizuna edo mehatxatzailea edo norbaiti eragozpenak eragin dakizkiokeen materiala ere;
  • Plataforma beste erabiltzaile batzuen datu pertsonalak biltzeko erabiltzea;
  • Plataforma erabiltzean Amovensen eskubideak edo hirugarren pertsona baten eskubideak urratzea;
  • Plataforman erregistratzea gezurrezko nortasun batekin, hirugarren bat ordeztuta edo beste erabiltzaileengan mezu bat idatzi duenaren nortasunari buruzko nahasketa eragin dezakeen profila erabilita edo edozein ekintza eginda;
  • Plataforma publizitatea egiteko edo promoziorako materiala transmititzeko erabiltzea, spama, kateko mezu elektronikoak edo antzekoak ere barnean hartuta. Plataforman autoa partekatzeko argitaratzen den informazioa xede pribatuetarako soilik erabil daiteke. Erabiltzaileak ez du baimenik bidaia-eskaintza komertzialak aipatzeko;
  • Baimenik gabe sartzea Plataformaren edozein sekziotan, Plataformari konektatutako beste sistema edo sare batzuetan, Amovensen ezein zerbitzaritan, Plataformaren bitartez eskaintzen diren zerbitzuetan, pirateo edo faltsutzearen bidez, pasahitzak lapurtuta edo legez kanpoko beste edozein modutara;
  • Plataformaren edo Plataformari konektatutako edozein sareren segurtasuneko edo autentifikazioko neurriak urratzea edo urratzen saiatzea;
  • Plataformaren azpiegitura edo Amovensen sistema edo sareak, bai eta Plataformarekin loturiko sistema eta sareak ere neurriz kanpo edo alferrik saturatzea eragingo duen ekintzaren bat egitea;
  • Plataforma legez kanpo erabiltzea, fede onaren, moralaren eta ordena publikoaren aurka jardunez;
  • Plataformaren bitartez eskaintzen den edozein jarduera edo Plataformaren funtzionaltasunetako bat ohiko moduan garatzeko aukera eragoztea, dela horietarako sarbidea, horietan parte hartzeko aukera edo horien funtzionamendua legez kanpo edo beste edozein modutara aldatuta edo aldatzen saiatuta, dela horien emaitza desitxuratuta eta/edo parte hartzeko iruzurrezko metodoak erabilita, edozein prozeduraren bidez edo Erabilera Baldintza hauetakoren bat modu batera edo bestera urratzen edo erasotzen duen jardunbide ororen bitartez.

5.2. Erabiltzaileak aurreko betebeharretako bat ez badu betetzen, Amovensek dagozkion neurriak hartu ahal izango ditu eta araua urratu duen Erabiltzailearen kontua ezabatu edo bloka dezake.

6. JABETZA INTELEKTUALEKO ETA JABETZA INDUSTRIALEKO ESKUBIDEAK

6.1. Plataforman eskaintzen diren eduki guztiak (webgunea bera, testuak, argazki edo ilustrazioak, logoak, markak, grafismoak, interfazeak edo beste edozein eduki) Amovensenak dira edo Amovensi horien lizentzia eman diote eduki horren gaineko eskubideen titular diren hirugarrenek, eta jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideen babespean daude.

6.2. Erabiltzaileak Plataforma eta bertan argitaratutako edukiak modu ez-esklusiboan erabil ditzake, ez berak pribatuan erabiltzeko, baina betiere zerbitzuen prestazioaz baliatzeko xedea duela, Erabilera Baldintzen arabera.

6.3. Jabetza Intelektualeko, Industrialeko eta Irudien gaineko eskubide guztiak errespetatu eta onartuko dira Erabiltzaileak Plataforman argitaratzen duen jatorrizko eduki guztiari dagokionez; eduki horiekin loturik, Erabiltzaileak Amovensi lagako dizkio Amovensek zerbitzuaren eta Plataformaren ustiapen eta promozio egokia egiteko beharrezkoak diren eskubideak soilik, mundu osorako. Eskubideen lagapen hori mugatuta egongo da eta Amovensek Plataformaren ustiapenerako eta promoziorako baino ezin izango du erabili, Erabiltzailea Plataforman erregistratuta dagoen bitartean soilik.

6.4. Erabiltzaileak Plataforman argitaratutako edukien eskubide guztien titular dela onartu eta bermatzen du, eta eduki horiek ez dutela jabetza intelektualaren nahiz industrialaren eskubiderik, ez eta hirugarren baten beste ezein eskubide ere, irudi-eskubideak barnean hartuta; era berean, Amovensi ez dio kosturik eta/edo gastu gehigarririk eragingo eta kontzeptu horiengatik hirugarrenek auzibidezko edo auzibidez kanpoko erreklamazio bat aurkeztuz gero, errugabe izango da. Lehen aipatu dugun eskubide-lagapena dela-eta (Jabetza Intelektualaren eta Jabetza Industrialaren eskubideak eta Irudi Eskubideak barnean hartuta), hirugarren batek auzibidezko edo auzibidez kanpoko erreklamazio edo eskabiderik aurkezten duen kasuetan soilik izango da erantzule, eta egin beharreko ordainketa edo kalte-ordain oro hartuko du bere gain.

6.5. Amovens ez da erantzule izango hirugarren Erabiltzaileek euren edo besteren edukiei Plataforman aplikatzen dieten erabilerarengatik eta ez du inolako erantzukizunik hartuko bere gain.

6.6. Erabiltzailea konturatzen bada edukiren bat ez-legitimoa, legez kanpokoa edo kontrakoa dela edo jabetza intelektualeko eta/edo industrialeko eskubideak urratzen dituela, berehala Amovensi jakinarazi behar dio, dagozkion neurriak har ditzan.

6.7. Erabiltzaile edo hirugarren baten ustez Amovensen Plataformako edukiren batek jabetza intelektualeko edo industrialeko bere eskubideak edo bere irudi-eskubideak urratzen baditu, komunikazio bat igorri beharko du [email protected] helbidera honako datu hauekin:

  • Erreklamatzailea edo haren legezko ordezkaria identifikatzeko datuak eta harremanetan jartzeko modua.
  • Ustez urratu diren eskubideen titular dela egiaztatzen duen dokumentazioa.
  • Amovensek ustez urratu dituen eskubideen kontakizun zehaztua, bai eta Plataformaren barruan non kokatuta dauden ere, zehatz- mehatz.
  • Erreklamatzaileak esanbidez adierazi behar du edukiak ustez urratutako eskubideen titularraren baimenik gabe erabili direla.

6.8. Erabiltzailea Plataforman sartu eta nabigatzen ibiltzen bada, edo Plataformaren bitartez eskaintzen diren produktu edo zerbitzuak erabili, erosi eta/edo kontratatzen baditu, horrek ez du esan nahi Amovensek eskubide horiei uko egiten dienik, transmititzen dituenik edo lizentzia edo lagapen erabateko edo partzialik egiten duenik. Erabiltzaileak soilik erabilera pribatua egiteko eskubidea izango du, eta zerbitzuaren prestazioak baliatzeko xede bakarrarekin, betiere Erabilera Baldintzei jarraiki.

6.9. Edukien erabilera komertziala debekatuta dago eta ezin dira kopiatu, biltegiratu edo deskargatu, banatu, argitaratu, bidali, eraldatu, atzeranzko ingeniaritzako edozein teknika erabili, edukiak edo horien zati bat deskonpilatu, edo Plataforman eskaintzen direnak ez diren prozedura edo baliabideak ezin dira erabili, betiere edukiak Amovensek baimendutako moduan erabiltzeko ez badira.

6.10. Amovensenak izan edo hirugarren enpresenak izan, izen edo marka komertzial edo erregistratuen aipamenak, logotipoak edo bestelako bereizgarriak erabiltzea debekatuta dago Amovensen edo legezko jabearen baimenik gabe. Esanbidez besterik adierazi ezean, Plataforman sartzeak edo Plataforma eta/edo bertako eduki eta/edo zerbitzuak erabiltzaileak ez dio ezein eskubide ematen Erabiltzaileari bertan bildutako marka, logotipo eta/edo legez babestutako bereizgarriei dagokienez.

6.11. Era berean, debekatuta dago honako hauek ezabatzea edo manipulatzea: copyright-aren adierazpenak edo Plataforman aurkitzen dituzun edukien eskubideen titularrak identifikatzen dituzten kredituak, babesteko gailu teknikoak, aztarna digitalak edo Plataforman eskaintzen diren edukiei atxikitako babes- edo informazio-mekanismo oro.

7. LINKAK

7.1. Beste web-orri batzuetarako estekak

  • 7.1.1 Plataforman beste web-orri batzuetarako linkak aurkitzen badituzu eta botoi edo banner edo horrelako elementuren baten bitartez funtzionatzen badute, kontuan izan link horiek hirugarrenek kudeatzen dituztela. Link horiek jarri ditugu interneten informazioa aurkitzeko iturri gehiago badirela ikus dezazun eta Plataforman eskainitako datuak zabaltzeko aukera izan dezazun. Gainera, Plataforman aurkituko dituzun zenbait bannerretan ziurrenik hirugarren baten web-orrirako linka egongo da.
  • 7.1.2 Link horiek egoteak ez du esan nahi web-orri horiek bisitatzeko iradokizuna, gonbidapena edo gomendioa egiten dizugunik; Amovensek ez du kontrolatzen web-orri horietan argitaratzen dena. Beraz, ezin dugu bermatu link horietan biltzen den informazioaren edo materialaren erabilgarritasun teknikoa, kalitatea, fidagarritasun, zehaztasuna, egiatasuna, baliotasuna eta legezkotasuna. Linkean klik egiten baduzu, gurekin loturarik ez duen hirugarren baten web-orrira joango zara. Web-orri horren erabilera- eta pribatutasun-baldintzak irakurtzeko gomendatzen dizugu, ados zaudela ziurtatzeko.
  • 7.1.3 Ildo beretik, Plataforman linka duten hirugarrenen web-orrien bitartez jarduera ez-legitimoak egiten direla jakiten baduzu, berehala jakinarazi beharko diozu Amovensi, web-orri horretara joateko linka desgaitzeko.
  • 7.1.4 Plataformatik kanpoko web-orri batera joateko edozein link mota jartzeak ez du esan nahi Amovensen eta kanpoko web-orriaren arduradunaren artean harremanik, lankidetzarik edo mendetasunik dagoenik.

7.2. Beste web-orri batzuetatik Amovensera eramaten duten estekak

  • 7.2.1 Zure web-orrian Plataformara bideratzen duten linkak jarri nahi badituzu, ez ahaztu honako baldintza hauek bete beharko dituzula: a) linkaren bitartez Plataformarako sarbidea soilik ahalbidetuko da, baina ezin izango du Plataforma osoa edo zatiren bat erreproduzitu, ezein modutan; b) Plataformaren eremu publikoetara daramaten linkak soilik ezar daitezke, hau da, Plataforman erregistratu gabe ere edonor sar daitekeen eremuetara daramatenak; c) ezin da browser bat, ez eta border environment bat ere sortu Plataformaren sekzioen gainean, eta ezin izango da Plataforma aldatu, inolaz ere; d) debekatuta dago plataformari buruzko adierazpen edo aipamen gezurrezkoak, ez-zehatzak edo ez-zuzenak egitea eta/edo, bereziki, Amovensek linka jartzeko baimena eman duela esatea edo ulertaraztea, edo linka dagoen web-orrian eskaintzen edo eskura jartzen diren zerbitzu edo edukiak modu batera edo bestera gainbegiratu edo onartu dituela esatea edo ulertaraztea; e) linka bera osatzen duten ikurrak izan ezik, linka agertzen den web-orrian ezin izango da agertu Amovensen marka, logotipo, eslogan edo bestelako bereizgarririk: f) linka agertzen den web-orrian ez da informazio edo eduki ez-legitimorik bilduko, ez eta moralari, orokorrean onartzen diren ohitura onei eta ordena publikoari aurka egiten dionik ere, eta hirugarrenen eskubideen kontrako edukirik ezin izango da agertu, jabetza intelektualaren eta industrialaren eskubideak eta/edo ohorearen, intimitate pertsonalaren eta familiarraren edo norberaren irudiaren eskubideak edo beste edozein eskubide ere barnean hartuta.
  • 7.2.2 Amovensek ez du ahalmenik, ez eta giza baliabide eta baliabide tekniko nahikorik ere Plataformara bideratzen duten estekak dituzten beste webguneek eskaintzen dituzten zerbitzuak, produktuak, edukiak eta informazio guztia ezagutzeko, kontrolatzeko eta onartzeko. Ildo beretik, Amovensek ez du ezein erantzukizun hartzen bere gain esteka hori duen web-orriari dagokionez eta, zehazki (batzuk aipatzearren, ez horiek bakarrik) web-orri horietako produktu eta zerbitzuen funtzionamendu, sarbide, datu, informazio, fitxategi, kalitate eta fidagarritasunari dagokienez, web-orri horietan dituen estekei eta/edo web-orri horietako edukiari, oro har, dagokienez.

8. ZERBITZU BERMEA

8.1. Amovensen lan handia egiten dugu Plataformaren jarraitasuna, segurtasuna eta kalitatea bermatzeko, betiere teknikaren unean uneko egoeraren arabera. Alabaina, ezinezkoa zaigu bermatzea Plataforma beti egongo dela erabilgarri eta martxan, ez duela birusik edo zure sistema informatikoan aldaketak eragin ditzakeen bestelako elementurik izango, ez eta Plataforman bildutako informazioa fidagarria, erabilgarria, egia, zehatza, zorrotza eta eguneratua dagoenik ere; beraz, horrelako zerbait gertatuz gero, ez da gure erantzukizuna izango.

9. COOKIEAK ETA ANTZEKO EGINKIZUNA BETETZEKO FITXATEGIAK

9.1. Plataforman barrena nabigatzea errazagoa izan dadin, Amovensek cookie-ak erabiltzen ditu (Erabiltzailea web-nabigatzaile baten bitartez sartzen bada) edo antzeko eginkizunak betetzen dituzten beste fitxategi batzuk (Erabiltzailea Amovensek gaitutako beste baliabide, euskarri edo gailuren batetik sartzen bada) (hemendik aurrera, “Cookieak”).

9.2. Cookieak datu-fitxategi txikiak dira; zure ekipo, euskarri edo gailuan instalatzen dira eta Amovensen web-orrian egiten duzun bisitaldiari buruzko informazioa jasotzen dute.

9.3. Horri buruzko informazio gehiago lortu nahi izanez gero, zure nabigatzailearen eta/edo gailuaren jarraibide eta eskuliburuak kontsultatzeko gomendatzen dizu Amovensek; izan ere, nabigatzailea konfiguratzeko aukera duzu eta Cookieak sartzen direnean pantailan mezu bat agertzeko eta ez instalatzeko konfigura dezakezu. Ildo beretik, erabiltzaile edo bisitari zaren aldetik, Cookie guzti-guztiak ezabatzeko aukera izango duzu zure nabigatzailean sartuz gero.
Zure ekipoan instalatuta dauden cookieak baimendu, blokeatu edo ezabatzeko, zure ordenagailuan instalatuta duzun nabigatzaileko aukeren konfigurazioaren bitartez egin dezakezu.
Adibidez, honako nabigatzaile hauek erabiltzen badituzu hori egiteko informazioa aurkituko duzu:

9.4. Plataformaren zerbitzu guztiak erabiltzeko, Amovensek bidaltzen dituen Cookieak instalatzea baimendu beharko duzu agian, Amovensen zerbitzu jakin batzuk ezin izango baitira behar bezala baliatu ez badituzu cookieak instalatuta.

9.5. Zehazki, Amovensek jarraian azalduko ditugun helburuetarako erabiltzen ditu Cookieak. Etorkizunean Amovensek Cookie gehiago erabiltzen baditu zerbitzu gehiago eta hobeak eskaintzearren, horren berri emango dugu.

9.6. Amovensen berezko Cookieak, gure zerbitzuetara sartzeko direnak, honetarako erabiltzen ditugu:

  • Erabiltzaileak saioa hasteko identifikatzailearen datuak emateko. Cookie hori ezabatu egiten da Erabiltzaileak Plataforma uzten duenean edo saioa iraungi egiten denean.

9.7. Amovensen Cookieak konfiguratzeko informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan gurekin: [email protected]

9.8. Hirugarrenen Cookieak honetarako erabiltzen dira:

  • Gizarte-sareen Cookien bitartez, gizarte-sareetako zure profiletik informazioa lor dezakegu. Era berean, Cookie horiei esker Amovensi buruzko informazioa argitaratu ahal izango duzu zure gizarte-sarean. Atxikita dituzun gizarte-sareen webguneetan informazio gehiago lor dezakezu.
  • Gaur egun, Google Analytics erabiltzen dugu eta zerbitzu horrek Cookiak erabiltzen ditu Erabiltzaileek eta bisitariek Plataformaren bitartez egiten duten jardueraren jarraipena eta azterketa egiteko. Zerbitzu horri esker, bildutako informazioa balia dezake Amovensek Plataformaren jarduera neurtzeko eta profilak eratzeko. Google-k Amovensek emandako informazio hori erabiliko du Plataforma nola erabiltzen duzun jakiteko: Plataformaren jarduerari buruzko txostenak biltzen ditu eta bertako jarduerarekin eta Interneten erabilerarekin loturiko beste zerbitzu batzuk ere eskaintzen ditu. Ildo beretik, zerbitzu horren bitartez lortzen den informazioa, adibidez, bisitatutako web-orrien kopuruarekin loturik egoten da, edo hizkuntzarekin, sartzen zaren IP helbidearekin, Plataformak jasotzen dituen bisiten kopuruarekin, bisitaren iraupenarekin, bisiten maiztasun eta errepikapenarekin, erabiltzen duzun nabigatzailearekin, edo bisita egiteko erabiltzen duzun operadore edo terminal motarekin. Googlek informazio hori hirugarrenei eman ahal izango die legeak horrelakorik eskatuz gero, edo hirugarren horiek Googlek emandako informazioa prozesatzen dutenean (Amovensen kasua izan daiteke) azterketak eta IPen jarraipena egiteko xede bakarrarekin, estatistika-datuak lortzearren. Googlek ez du zure IP helbidea Googlek dauzkan bestelako datuekin lotuko. Datu-tratamendua edo informazioa konfigura dezakezu eta Cookien erabilera ukatzeko aukera ere baduzu, zure nabigatzailean konfigurazio egokia ezarriz gero eta nabigatzailea erabiltzean amovens.com host-aren Cookierik ez duzula nahi adierazita. Alabaina, hori eginez gero agian ez duzu Plataforma behar bezala erabili ahal izango. Plataforma hau erabiltzen baduzu, Googleri informazioa goian adierazitako moduan eta aipatutako helburuetarako tratatzeko baimena emango diozu. Informazio gehiago nahi izanez gero, honako URL hau bisita dezakezu: http://www.google.com/intl/es/analytics/.
  • Nolanahi ere, jakin ezazu Plataformak elementuak gorde ditzakeela Plataformako bisitarien trafikoa neurtzeko erabiltzen diren webguneen iturri-kodean, bisita-eredua atera ahal izateko. Informazio anonimo hori enpresa bezeroekin, hornitzaileekin, babesleekin eta iragarleekin parteka daiteke.
  • Amovensek hirugarrenen Cookiak erabiltzen ditu Erabiltzaileari zerbitzu eta/edo produktu hobeak eta gehiago eskaintzeko, beste webguneetan sartzen denean. Bereziki, bisitatzen dituzun web-orriak aztertzeko, egiten dituzun bilaketak, gure merkataritza-ekimenak hobetzeko, publizitate edo promozio pertsonalizatuak erakusteko eta/edo Amovensi buruzko berriak agertzeko, bai eta gure eskaintzak perfekzionatzeko ere.

9.9. Edozelan ere, Amovens izango da cookien erantzule, bai eta bere cookien eta hirugarrenen cookien bitartez lortutako datuen tratamenduaren erantzule ere, eta jasotako informazioaren tratamenduaren helburua, edukia eta erabilera berak erabakiko ditu.

Nahi izanez gero, erabiltzen ditugun Cookieei buruzko informazio gehiago emango dizugu; horretarako, idatzi mezu bat cookieei buruzko informazioa eskuratu nahi duzula adierazteko honako helbide honetara: [email protected]

10. EKITALDI, LEHIAKETA ETA PROMOZIO JARDUERAK

10.1. Amovensek edo Amovensen laguntzaile diren hirugarren enpresek askotariko ekitaldi, lehiaketa eta/edo promozio-jarduerak antola ditzakete Plataformaren bitartez.

10.2. Ildo beretik, Amovensek eskaintzen dituen ekitaldi, lehiaketa edo promozio-jardueretan parte hartzeak zera esan nahi du, ekitaldi, lehiaketa eta/edo promozio-jarduera bakoitzaren baldintza bereziak onartzen direla, hala badagokio. Oro har, ekitaldi, lehiaketa eta/edo sustapen-jarduera horietan parte hartu ahal izateko, parte-hartzaileek agian beste baldintza batzuk bete beharko dituzte (adina, bizilekua eta abar) eta irabazleei sariak emateko baldintza jakin batzuk (behar bezala jakinaraziko da zer baldintza diren) bete beharko dituzte, agian.

10.3. Era berean, Amovensek Plataformaren bitartez eskaintzen dituen ekitaldi, lehiaketa eta/edo promozio-jardueren honako baldintza hauek aplikatuko dira, baldin eta kasu bakoitzean aplikatu beharreko arau berezietan zehaztutakoari kontra egiten ez badiote:

  • Plataformaren bitartez eskaintzen diren ekitaldi, lehiaketa eta/edo promozio-jardueretan pertsonek parte hartu behar dute eta ez da onartuko hirugarrenen bitartez parte hartzea, ez eta agentzien bitartez ere.
  • 18 urtetik beherakoek ezin izango dute Plataformaren bitartez eskaintzen diren ekitaldi, lehiaketa eta/edo promozio-jardueretan parte hartu.
  • Pertsona juridikoek ezin izango dute parte hartu, inolaz ere.
  • Amovenseko langileek edo euren zuzeneko senideek, edo ekitaldi, lehiaketa eta/edo promozio-jardueraren babesleek eta/edo enpresa laguntzaileek ezin izango dute ekitaldi, lehiaketa eta/edo promozio-jardueran parte hartu.
  • Amovensek ekitaldi, lehiaketa eta/edo promozio-jarduera lehenago amaitu eta/edo luzatzeko aukera izango du, beharrezkoa edo zentzuzkoa izanez gero.
  • Amovensek anomaliaren bat edo iruzurrezko jardunen bat detektatzen badu, edo parte-hartzaile bat ekitaldi, lehiaketa eta/edo promozio-jarduera ohiko moduan garatzea eragozten saiatzen ari dela susmatzen badu, Amovensek parte-hartzaile horren erregistroa ezabatu ahal izango du bere kabuz eta aurrez jakinarazi behar izan gabe; ekitaldi, lehiaketa edo promozio-jarduera kentzeko aukera ere izango du, eta/edo esleitu gabe utz dezake, baina Amovensek ez du inolako erantzukizunik izango parte-hartzaileen aurrean.
  • Sariak pertsonalak eta besterenezinak dira. Sariak ezin dira beste ondasun edo zerbitzu baten truke aldatu, ez eta dirutan jaso ere. Beharrezkoa izanez gero, Amovensek sariak aldatu ahal izango ditu eta balio baliokidea duten beste sari batzuk eman.
  • Saria jasotzen duen ekitaldi, lehiaketa edo promozio-jardueraren irabazleari dagokio aplikatu beharreko zergak edo sariaren deskribapenean zehaztuta ez dauden gastu guztiak ordaintzea.
  • Amovens ez da erantzule izango irabazleak edo hirugarrenek sariarekin loturik edo ekitaldi, lehiaketa edo promozioan parte hartzearekin loturik kalte-galerarik izaten badu, Legez uko egin ezinezko kasuetan izan ezik.
  • Parte-hartzaileek Amovensi lagatzen dizkiote jabetza intelektuala eta industriala ustiatzeko eskubide guztiak, bai eta beste eskubide guztiak ere, hau da, irudien gainekoak, iruzkin, argazki edo, hala badagokio, ekitaldi, lehiaketa edo promozio-jarduerak parte hartzeko Amovensi ematen dioten edo argitaratzen duten bestelako eduki eta/edo material guztiaren gaineko eskubideak ere barnean hartuta; eta Amovensek material edo eduki horiek erabiltzea onartzen dute. Argazkien edo bestelako eduki eta/edo materialen gaineko eskubideak hirugarren bati badagozkio, parte-hartzaileak eskubideen titular den hirugarrenaren baimena eskuratu beharko du Amovensi eman aurretik edo argazki, bideo eta/edo material hori argitaratu aurretik.
  • Amovensek ekitaldi, lehiaketa eta/edo promozio-jarduera oro bertan behera utzi edo ezeztatu ahal izango du ezinbesteko kasuetan.
  • Gure ekitaldi, lehiaketa eta/edo promozio-jardueretan parte hartzeak zera esan nahi du, aplika dakiokeen beste edozein foruri esanbidez uko egiten zaiola eta Madrilgo epaitegi eta auzitegiak erreklamazioak ebazteko eskuduntzat onartzen direla.
  • Gure lehiaketa edo promozioetan parte hartuz gero, ekitaldi, lehiaketa eta/edo promozio-jarduerei buruzko baldintza orokor hauek guztiak onartzen direla esan nahi du, bai eta Erabilera Baldintzak eta kasuan kasu aplikatu beharreko baldintza bereziak ere.

10.4. Nolanahi ere, Amovensen laguntzaile diren enpresek Plataformaren bitartez antolatzen dituzten ekitaldi, lehiaketa eta/edo promozio-jardueretan, gerta daitezkeen erreklamazioak zuzenean enpresa horietan egin behar direla jakin behar duzu; izan ere, Amovens ez baita erantzule (zuzenean edo zeharka) enpresa laguntzaile horiek Plataformaren bitartez antolatzen dituzten ekitaldi, lehiaketa eta/edo bestelako promozio-jardueretan egin dezaketen akats, errore edo, oro har, ez-betetzeei dagokienez. Enpresa laguntzaileak dira erantzule bakarrak.

11. PRIBATUTASUN POLITIKA

11.1. Amovensen zerbitzuen Erabiltzaile edo bezero izateko, PRIBATUTASUN POLITIKA irakurri behar duzu eta baimena eman behar diguzu erregistratzeko formularioan agertzen den laukitxoaren bitartez; laukitxoa aktibatuta, zure datuen tratamendurako baimena emango diguzu.

12. OROKORRAK

12.1. Klausulen goiburuak informatiboak baino ez dira eta ez dute Erabilera Baldintzen interpretazioa aldatu, kalifikatu edo zabalduko.

12.2. Ez badituzu Erabilera Baldintzak betetzen, Amovensek zure profila automatikoki eta aurrez jakinarazi gabe eten edo bertan behera utzi ahal izango du, eta etete edo bertan behera uzte horrek ez dizu emango ezein kalte-ordain jasotzeko eskubiderik. Horretarako, jakinarazten dizugu Amovensek polizia-agintari eta agintari judizial eskudunei horren berri eman eta haiekin lankidetzan jarduteko aukera izango duela indarreko legeriaren urraketaren bat gertatu dela detektatzen badu edo delituren bat egin dela susmatzen badu.

12.3. Amovens Pro zerbitzua edo Amovensek eskaintzen duen ordainpeko beste zerbitzuren bat kontratatzen denean, berariazko zerbitzu bakoitzaren baldintza orokorren eta/edo berezien bitartez erregulatuko da.

12.4. Erabilera Baldintzetan eta berariazko zerbitzu bakoitzaren baldintza berezietan xedatutakoa ez badator bat, baldintza berezietako xedapenak hartu behar dira kontuan.

12.5. Amovensek Erabilera Baldintza hauetan bildutako eskubide edo xedapenen bat baliatu edo gauzatzen ez badu, horrek ez du esan nahi horri uko egiten dionik, ez badu idazki bidez esanbidez onartu eta erabakitzen.

12.6. Epaitegi, auzitegi edo administrazio-organo eskudunen batek Erabilera Baldintza hauetako xedapen bat edo batzuk, osorik edo zati bat, baliogabea(k) edo aplikaezina(k) d(ir)ela erabakitzen badu, baliogabetze edo aplikaezintasun horrek ez ditu eraginpean hartuko Erabilera Baldintza hauetako beste xedapenak.

13. APLIKAGARRI DEN LEGEA ETA JURISDIKZIOA

13.1. Indarreko araudian aurreikusten bada aldeak foru jakin baten eraginpean egon daitezkeela, Amovensek eta webgunearen Erabiltzaile edo bisitariak Espainiako legediari atxiki eta Madril hiriburuko Epaitegi eta Auzitegien eraginpean jarriko direla erabaki dute; halaber, esanbidez uko egiten diote bestelako edozein foruri.

Copyright 2014 © Amovens Soluciones, S.L.