Empresas

Carpooling-aukera eraginkorrak administrazio publikoentzat eta udalentzat

Amovensek administrazio publikoentzat diseinatu dituen autoa partekatzeko programei esker, carpooling-a modu aktiboan sustatzen da: herritarren mugikortasunerako eta ingurumenerako mesedegarria den jardunbidea.

Zure administrazioarentzat diseinatutako online plataformaren bitartez, herritarrek (edo langileek) antzeko ibilbidea egiten duen jendearekin harremanetan jartzeko aukera izango dute, autoa partekatzearren. Sistemak eguneroko joan-etorrietarako balio du (etxetik lanera edo unibertsitatera, adibidez), bai eta distantzia luzeagoetarako ere. Zerbitzu honi esker, zure herriko biztanleek edo administrazioko langileek dirua aurreztuko dute eta mugikortasun jasangarriagoa sustatuko dute. Amovensek eskaintzen dituen aukerak zure administrazioaren eta/edo zure Agenda 21en premietara egokitzen dira eta hainbat zerbitzu-maila eskaintzen ditu.

Trafiko gutxiago eta aparkatzeko leku gutxiagoren premia

Herritarrek aurreztu egingo dute

Ibilgailuaren erabilera tokiko mailan arrazionalizatzea

Zure hiriko kutsadura murriztuko da


Amovens-en konfiantza izan dutenak...



Prentsan guri buruz esan dutena: