PLATAFORMA HONETAN ESKAINITAKO ZERBITZUAK ERABILTZEKO BALDINTZA OROKORRAK

1.WEB ORRIALDEAREN ETA BERTAN ESKAINTZEN DIREN ZERBITZUEN TITULARTASUNA.

AMOVENS SOLUCIONES, S.L. web orrialde honen konpainia titularra da eta bere ataria www.amovens.com da, baita kide diren entitateetarako zerbitzua eskaintzen duten gainerako atari guztiak ere.

Aipatu atarietan eskaintzen diren eduki eta zerbitzuak ondokoak izango dira: zerbitzuen orrialdea erabiltzaileen eskura jartzea eta ibiltarte bat egin nahi duten eta beste batzuek egin nahi dutenaren antzekoa izateagatik, autoa partekatzea eskaintzen duten erabiltzaileak elkarren artean harremanetan jartzea ahalbidetzeko bitartekari gisa jardutea soil-soilik. Horrela, jarraian adierazten diren baldintzak betetzen dituen erabiltzaile oro sar daiteke bertan eta horiek nahi bezala erabili.

Atariaren aurkezpena eta konfigurazioa, baita bertan eskaintzen diren bitartekotza zerbitzuak, edozein unetan aldatu ahal izango dira eta aurretik ohartarazi beharrik gabe, orokorrean edo banaka, AMOVENS SOLUCIONES-ek beretzat gordetzen duen ahalmenaren arabera.

AMOVENS SOLUCIONES-ek ez du bitarteko gisa eskaintzen dituen zerbitzu horien burutzea, horien titulartasuna eta erantzukizuna bere gain hartzen, ez horiek erabiltzen dituztenen aurrean ezta hirugarrenen aurrean ere.

2. TITULARRAK WEB ORRIALDEARI DAGOKIONEZ DITUEN BALDINTZAK ETA JARDUERA

AMOVENS SOLUCIONES-ek orrialdearen aurkezpena eta konfigurazioa, eta bertan eskaintzen diren edukiak eta zerbitzuak aldatu ahal izango ditu.

Eskaintza hau zerbitzu bat da, hau da, hirugarren batzuei zuzendutako atari batean sartzeari dagokionez; hirugarren horiek, beraz, atal hori partikular gisa erabiltzen dute, eta hirugarren horietako inork ezingo du merkataritza xede batekin erabili, erabiltzaileak hori egiteko eskubidea edo lizentzia ez baldin badu.

Era berean, atarira sartzeak, bai zuzenean, bai zeharka beste orrialde batzuetatik, eta informazioaz egin daitekeen erabilerak, eta, kasu guztietan eta adierazi den bezala, horren erabiltzaileek elkarri eskaintzen dizkioten zerbitzuen aldetik, ez dakarte inolako erantzukizunik AMOVENS SOLUCIONES-entzat, zerbitzu horiek erabiltzen dituenak soil-soilik hartuko du erantzukizun hori bere gain. Erantzukizunen salbuespen horrek barne hartzen du orrialdearen funtzionamendu okerretik edo orrialdean iragarritako garraio prestazioetatik eratorritako kalte oro, horiek titularraren borondatea soilik ez den edozein arrazoik sortzen badu.

AMOVENS SOLUCIONES-ek jakinarazten du, orrialdearen gaineko titulartasunaren eta bitartekotza soilaren zerbitzuaren kalterako izan gabe, atari honetan barne hartzen den informazio oro, eta batez ere bertan agertzen diren testu, grafiko, lotura edo edukiak, ez dituela AMOVENS SOLUCIONES-ek sartu, baizik eta balitekeela erabiltzaileek sartu izana, beraz, baliteke benetakoak ez izatea edo eguneratuta ez egotea.

Horregatik, ez AMOVENS SOLUCIONES, ezta bere ondoriozko beste edozein pertsona fisiko nahiz juridiko edo bere orrialdeetan lotura bidez sartzeko baimena izan duen oro ere, ez da informazioari, horren egiazkotasunari dagokionez egon daitezkeen akats eta omisioen erantzule izango, bere aldetik doloa edo axolagabekeria larria dagoen kasuetan edo nahi aritu den kasuetan izan ezik. Dena den, akats hori duten informazioei dagokienez, titularrek horiek aldizka eguneratzeko edo zuzentzeko ahalegin guztiak egiteko eta beharrezko neurriak hartzeko konpromisoa bere gain hartzen dute.

3. WEB ORRIALDEAREN ETA ESKAINITAKO ZERBITZUEN ERABILERAREN BALDINTZAK ORO HAR ONARTZEA

Atariko titularrak ezarritako baldintzak bete ondoren, bertan sartu nahi duen erabiltzaile orok, atariaren eta eskainitako bitartekotza zerbitzuaren erabileraren baldintza orokorrak onartu ondoren, erabileraren baldintza orokorrak errespetatzeko eta betetzeko eta fede onez jarduteko konpromisoa hartzen du.

Eta bigarren, esan nahi du, indarrean dagoen Araudiak ezarritako baldintzak betez, eman edo adierazi dituen datu pertsonak erabiltzeko baimena ematen duela.

Erabiltzaileak baldintza horietako bat zeharo onartzen ez badu, honek ez ditu orrialdean sartzeko eragiketak egin behar, eta ez ditu bertan eskaintzen diren zerbitzuak erabili behar.

Erabiltzaileak atarian dauden zerbitzuak eta datuak era egokian eta hemen jasotzen diren arauen arabera erabiltzeko konpromisoa hartzen du, baita horiek, legezkoak ez diren jarduerak, merkataritzaren jarduerak edo fede onaren aurkakoak direnak egiteko ez erabiltzea ere. Halaber, ez ditu Interneteko erabiltzailearen arauak hautsiko.

Espreski debekatuta dago, sistema, zehazki eskaintzen diren zerbitzuekin lotuta ez dagoen informazioa bidaltzeko erabiltzea. Ezingo da erabiltzaileen informazio pertsonala gorde edo erabili, horren xedea ez bada iragarkiaren helburua betetzeko harremanetan jartzea. Eta bereziki debekatuta dago, eta dagokion zigor erantzukizunari lotuta, eskatu ez den informazioa, Spam, birus edo bestelako programak bidaltzea atari honetako erabiltzaileei.

Erabiltzailea izango da emandako datuen egiazkotasunaren erantzule bakarra, eta hala ez bada, bere gain hartuko du zerbitzuak modu normal batean ez funtzionatzeak dakarren arriskua.

4. ADIERAZITAKO BALDINTZA OROKORRAK ALDATZEA.

AMOVENS-ek beretzat gordetzen du, esan den bezala, ez soilik ataria eta zerbitzuak, baita hemen barne hartzen diren erabilera baldintza orokorrak aldatzeko eskubidea ere, baita eskainitako zerbitzuen edukia eta horien funtzionamendu arauak ere.

Aldaketa horiek behar adinako aurrerapenarekin iragarriko dira, egoki irizten dion edozein bideren bitartez.

Halaber, titularrak, atarian ordaindu behar diren eskainitako zerbitzuak areagotzeko eskubidea beretzat gordetzen du.

5. ORRIALDEAREN BARRUAN ESKAINITAKO ZERBITZUAK.

AMOVENS SOLUCIONES S.L.-k beherago adierazitako baldintzen arabera erregistratu diren zerbitzuen orrialdeko erabiltzaileen alde, doako bitartekotza zerbitzuak eskaintzen ditu, ibiltarte bat egin nahi duten eta beste batzuek egin nahi dutenaren antzekoa izateagatik, autoa partekatzea eskaintzen duten erabiltzaileak elkarren artean harremanetan jartzeko.

Halaber, bere helburuetako bat hiri baten barruan edo bertatik kanpo zerbitzuen erabiltzaile eta hornitzaile sare bat ezartzea da.

Eta hirugarren, erakunde publikoei eta entitate pribatuen, beren langileen, funtzionarien edo entitatearekin lotutako pertsonen alde zerbitzu hau ematea eskaintzea.

6. HARREMAN JURIDIKOA HASTEA ETA HARREMAN HORREN IRAUPENA.

Erabiltzailearen eta AMOVENS SOLUCIONES-en arteko harremana, erabiltzaileak, ezarritako sistemen bidez, ezarrita dauden erabilera baldintza orokorrak onartzen eta bere benetako nortasun datuak zehazten dituenetik hasiko da; baliteke beste uneren batean orrialdea, bitartekotza zerbitzuak, Amovens-ek eskaintzen dituenak edota etorkizunean beste erabiltzaile batzuek eskaini ditzaketenak, behar bezala erabiltzeko beste datu batzuk eskatzea.

Harremanaren iraupena zehaztugabea da, aldeek harremana amaitutzat jotzeko erabakia adierazten ez duten bitartean. Hori, harremana modu eraginkorrean amaitu baino hamabost egun lehenago jakinarazi behar da. Dena den, AMOVENS-ek harremana eta zerbitzuen eskaintza amaitutzat jo ahal izango du, erabiltzaileak bere gain hartutako betebeharrak urratu dituela fede emanez antzematen den unean bertan.

7. ZERBITZUAREN ERABILERA: KONTRATUAREN BALDINTZAK ETA INFORMAZIO SISTEMAK.

Zerbitzu honek komunikazio zibernetikoari buruzko Espainiako legeria eta izaera pertsonaleko datuen babesari buruzko arau orokorrak betetzen ditu, baita baldintza hauek eta fede onetik eta ordena publikotik eratortzen direnak ere.

8. BITARTEKOTZA ZERBITZUA ERABILTZEKO BALDINTZAK.

Erabiltzailearen kontua. Erabiltzaile orok kontu bat izango du, eta bertan nortasun datu batzuk jaso beharko dira, pertsonalak eta ibilgailuari dagozkionak (aplikagarria den kasuan), eta datu horiek zuzenak izateko konpromisoa hartuko du. Merkataritza xededun gidabaimena edo lizentzia duten erabiltzaileen kasuan, hori ere jasoko dute datu pertsonalen artean.

Jokabide ona izateko konpromisoa: erabiltzaileak, Amovens-en plataforma Amovens-ek aurreikusitako erabileretarako soilik erabiltzeko konpromisoa hartzen du, eta beti ahalik eta errespetu handienarekin zuzenduko zaie plataformaren gainerako erabiltzaileei. Ez ditu gainerako erabiltzaileak diskriminatuko nazionalitatea, erlijioa edo azalaren kolorea dela eta.

Ezarritako ibiltartea betetzeko baieztapena: Gidatze partekatuaren zerbitzuen esparruan, Amovens-en erabiltzaile batek utzitako iragarki oro benetakoa izan behar da eta iragarkia jarri duen pertsonak, bidaia hori, utzi duen edo erantzun duen iragarkian deskribatutako baldintzetan egiteko konpromisoa hartzen du.

9. BITARTEKOTZAREN XEDE DEN ETA ERABILTZAILEEK EMAN BEHAR DUTEN ZERBITZUA GARATZEKO BALDINTZAK.

AMOVENS SOLUCIONES-ek, bere orrialdearen erabiltzaileek euren artean ibilgailuen erabilera partekatuaren zerbitzuak egoki deritzen moduan eta egoki deritzen ibiltarteetarako adosteko aukera ematen die, baina partekatutako erabilera zerbitzu horien gainean erabiltzaileen edo hirugarren pertsonen aurrean ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen.

Hala ere, zerbitzua erabiltzeko ondoko baldintzak ezartzea erabaki du. Beraz, AMOVENS SOLUCIONES-ekin harremana hasten duen erabiltzaile orok, bitartekotza onartze hutsagatik, ondoko jokabide kodea betetzeko konpromisoa hartzen du, eta norbere ardura izango da hori betetzea eta bete dadin eskatzea.

Puntualtasuna: Gidariek eta bidaiariek erabat puntualak izateko konpromisoa hartzen dute, eta puntualtasun ezarengatik sor litezkeen kalteen erantzukizuna bere gain hartuko dute, baita kaltetutako erabiltzaileak zerbitzua ez burutzeko erabakia hartzen badu ere, honek puntuala ez den erabiltzailea iritsi arte ez itxarotea erabaki ahalko baitu.

Bidaiaren aldaketak: Printzipioz, autoetan eskaintzen diren lekuak edo bi kasuetan egiten diren erreserbak amovens.com helbidearen bitartez, ezin dira aldatu. Gidariek edo bidaiariek adostutako bidaia ezinbestean aldatzen badute tartean daudenei lehenbailehen jakinarazi behar zaie eta sekula ez ezarritako hitzorduaren aurretiko 24 orduen ondoren.

Segurtasuna: Gidariek, beren ibilgailuak joan-etorri motaren araberako beharrezko segurtasun baldintzak edukitzeko konpromisoa hartzen dute. Ibilgailua jartzen duten jabe edo erabiltzaileek euren asegurua behar bezala egoteko konpromisoa hartzen dute. Gidariak bere bidaiarientzat modu seguruan eta atseginean gidatzeko konpromisoa hartzen du. Gainera, gidariak zirkulatzeko, gidabaimena behar bezala edukitzeko konpromisoa hartzen du.

Erosotasuna: Gidariek, beren ibilgailuak joan-etorri motaren araberako beharrezko segurtasun baldintzak edukitzeko konpromisoa hartzen dute. Era beran, bidaiariek ibiltartean garbitasun egoera hori errespetatzeko konpromisoa hartzen dute.

Jokabidea: Erabiltzaileak elkarrekin adeitsuak izango dira, eta beti errespetatuko dituzte iragarkia jarri duenak bidaiarako ezarritako baldintzak (janaria, tabakoa, ekipajea, etab.).

Zenbateko zehatza: Bidaiariek beti, iragarkian zehaztutako eta gidariari ordaindu beharreko zenbateko zehatza eramango dute.

Pribatutasuna: Erabiltzaileek AMOVENS-ek sortutako pribatutasun eta konfidentzialtasun esparrua errespetatuko dute. Ez zaizkie beste erabiltzaileei harremanetarako datuak eskatuko; AMOVENS-ek bidaia baino lehen emango ditu.

Bidaiaren balorazioa: Erabiltzaileek beren gain hartzen dute AMOVENS-ek erabiltzaileari bidaliko dion e-mail-a erantzuteko formulatutako gomendioa, emandako zerbitzuaren ondoren, honen kalitateari buruz eta gainerako erabiltzaileen balorazioari buruz, eta nahi dituenak gehituko ditu.

Ingurumena errespetatzea: Gidariak diren erabiltzaileek modu eraginkorrean eta ingurumen kalitatea errespetatzeko moduan gidatzeko konpromisoa hartzen dute.

Erantzukizuna. Baldintza horiek ez betetzean urratzailea, kaltetuen aurrean, horren erantzule bakarra izango da, kaltetuak erabiltzaileak nahiz hirugarren pertsonak izan, eta sortutako kalte ekonomikoak ordaindu beharko dizkie.

Baldintza hauek AMOVENS-en manu izenekoetan laburbiltzen dira, Interneten lehentasuneko leku batean txertatuko dira. Erabiltzaileek horiek irakurri dituztela adierazi beharko dute erregistratzen direnean.

10. ERANTZUKIZUNA.

AMOVENS SOLUCIONES enpresa ez da, zerbitzuak prestatzerakoan erabiltzaileek egiten dituzten ez betetzeen erantzule izango, eta, ez du, era berean, baldintza hauetan espreski debekatutzat jotako jardueretatik edo indarrean dagoen legeria urratzea dakartenetatik eratorritako kalteen erantzule subsidiario izango.

11. IZERBITZUA ETETEA, BERTAN BEHERA UZTEA EDO EGIN EZIN IZATEA.

Informazio bitartekotzaren zerbitzua etetea, bertan behera uztea edo egin ezin izatea soilik AMOVENS SOLUCIONES-en erantzukizuna izango da, baldintza hauetan bere gain hartutako betebeharrak nahita eta jakinaren gainean betetzen ez diren kasuetan edo aplikagarria den legeria orokorra urratzen denean.

12. SISTEMA DE PROTECCIÓN DE DATOS.

En cumplimiento de lo dispuesto en la Ley Orgánica 15/1999 de 13 de diciembre de Protección de Datos de Carácter Personal, AMOVENS SOLUCIONES (en adelante, AMOVENS) informa al usuario de la existencia de un fichero automatizado de datos de carácter personal creado por y para AMOVENS y bajo su responsabilidad, con la finalidad de administrar la relación de AMOVENS con aquellos usuarios de AMOVENS.com o de otras plataformas operadas por AMOVENS, así como para facilitar la relación entre los usuarios.

El usuario declara que los datos que facilita a AMOVENS son veraces. El hecho de registrarse en los servicios ofrecido por AMOVENS a través de sus páginas Web implica que el usuario expresa su consentimiento para que los datos suministrados queden incorporados a un fichero automatizado titularidad de AMOVENS.

En el momento del alta, el usuario tiene que aportar los siguientes datos personales: Nombre y apellido, Contraseña de acceso, Dirección de correo electrónico, Número de teléfono móvil, Sexo, Edad. Desde su perfil de usuario, también podrá aportar los siguientes datos: Datos sobre su vehículo.

AMOVENS se compromete al cumplimiento de su obligación de secreto de los datos de carácter personal y de su deber de guardarlos, y adoptará las medidas necesarias para evitar su alteración, pérdida, tratamiento o acceso no autorizado, de acuerdo con lo establecido por el reglamento de medidas de seguridad de los ficheros automatizados que contengan datos de carácter personal, aprobado por el real decreto 994/1999, de 11 de julio.

En todo caso, el usuario puede ejercitar los derechos de acceso, rectificación, cancelación y oposición, previstos por la Ley, dirigiendo un escrito a Amovens Soluciones SL, Juan de Mena número 25, 28014 Madrid.

AMOVENS se ha dado de alta en la Agencia Española de Protección de Datos de Carácter Personal, y cumple las disposiciones aplicables, comprometiéndose a la reserva establecida por la ley en cuanto al uso y protección de los datos personales de los usuarios.

13. PROPOSATUTAKO ESKUMENAREN MENDEAN JARTZEA

Erabiltzaileak, AMOVENS SOLUCIONES entitateak proposatutako eskumenaren mendean jarriko dira. Eskumen hori Madrilgo Epaitegi eta Auzitegiena izango da, baldin eta legez beste bat ez badagokio.

Volver arriba

¿Tienes algún problema usando la web?
¿Crees que la traducción podría mejorar?

¡Cuéntanoslo!
Tus comentarios serán de gran ayuda